XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaungoikoaren itza, idazkiz naiz aozkoa, adieraztea, baiña, Eleizaren Irakaslaritza biziari baiño ez yako egiazki emon.

Beronen agintea, barriz, Josukristoren izenekoa.

Irakaslaritza au ez dago Jaungoikoaren itzaren gaiñetik; beronen menpekoa da, emon yakona bakar-bakarrik irakatsiaz.

Jaungoikoaren aginduz eta Goteunaren argiz, zintzoro entzun, deunki jagon ta zeazki azaltzen dauan neurrian.

Siñiste-gordetegi bakar onetatik ataraten dau Jaungoikoak agertuta siñistu-bearrekotzat erakusten dauan guzti-guztia.

Argi ta garbi dago, beraz, Antxiñate donea, Idazteuna ta Eleizaren irakaslaritza, Jaungoikoaren asmo zuurretan, ataraño lotuta ta batuta dagoz, eurotatik batek ezin leike bestea barik iraun.

Ta diranok batera, banakak bere, bakoitza bere erara.

Goteun bakarraren eragipenez, arimak gaizkatzeko berebizikoak dira.

III-GARREN ATZALBURUA

Idazteunaren gei-argitasunaz eta azalkuntzaz.

11. Idazteunean idazkiz datzazan Jaungoikoak agertutakoak.

Goteunaren goi-argiz dagoz bertan jarriak.

Itun Zar ta Barriko Idaztiak, euren atal guztiekin, bidaliengandiko siñistez daukaz Eleiza Amak legezkotzat.

Goteunaren goi-argiz idatzita.